top of page

METODOLOGIA

Natura Haur Eskolako metodologiak haurra bere osotasunean hartzen du, giza potentzialtasun guztiak kontuan hartuz.

 

Honekin batera, hezkuntza holistikoa erabiltzen da, non pertsonaren garapen globala bilatzen den. Gainera, bizitzeko garrantzitsuak izango diren trebetasunak kontuan hartzen ditu eta gizakiaren potentzialtasun guztiak bilatzen ditu; hala nola, intelektuala, emozionala, soziala, fisikoa, artistiko-estetikoa, kreatibo-intuitiboa eta espirituala. Erritmo desberdinak kontuan hartzen ditu ere. Honetaz aparte, aipatzekoa da ikasleek ez dutela soilik beraien adimenaren bidez ikasten, bere gorputzaren bitartez, interes, sentimendu eta imaginazioaren bitartez ere ikasten dute.

 

Laburbilduz, esan beharra dago hezkuntza kritikoa zein hezigarria lortu nahi dugula, autonomia jorratuko dugula hainbat ekintza ezberdinen bidez eta esperimentazio eta irudimena ere sustatuko ditugula. Gainera, proiektuen bitartez ikasiko dute haurrek, beraien nahietatik abiatuta eta familiaren parte hartzea sustatuz. Azkenik, garrantzitsua da haur bakoitzak dituen alderdi positiboak goraipatzea, beraien motibazioa sustatuz eta autoestimua landuz eta jolasean oinarrituko gara haurraren gaitasun psikomotor, afektibo, emozionalak, kognitiboak eta hizkuntza landuz.

bottom of page