top of page

BESTE JARDUERA BATZUK

AURREZAGUTZAK ETA MURALA

 

Zirkulu batean jarriko gara eserita eta umeei galdera batzuk egingo zaizkie animaliei buruz, gaia honetan duten interesa ikusteko, arlo honi buruz zenbat dakiten jakiteko eta gauza berriak ikasteko. Galderak honako hauek izango dira: zer animali ezagutzen duten, zer motatakoak diren (baserrikoak ala basatiak), zer jaten duten, ze animali egon ahal dira etxean eta zeintzuk ez, ze soinu egiten duten, nola ibiltzen diren... Ondoren, guztion arteak mural handi bat egingo dugu informazioarekin eta argazkiekin eta klaseko paretan jarriko dugu, egun guztietan ikusteko nahian.

 

MATERIALAK

 

Material guztiak klasean bertan egongo dira; honekin esan nahi dut umeek ez dutela etxetik ezer ekarri behar.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

DENBORA

 

Ordu eta erdi bat.

 

 

Errotulagailuak

2 kartulina handi

Animalien argazkiak

ANIMALIEN MARRAZKIAK

 

Umeek animalien koloreak ikasteko, mahai batean animali desberdinen marrazkiak egingo ditut. Ume bakoitzak marrazki bat aukeratuko du eta margo, errotulagailu edota pintzelekin margotu ahal izango du. Ondoren, txokoetan jarriko gara guztiok marrazki guztiak ikusteko nahian. Ariketa honen bidez, haiek kolore eta forma desberdineko behiak eta ardiak daudela jakingo dute; hau da, errealitatera gehiago hurbilduko dira.

 

MATERIALAK

 

Material guztiak klasean bertan egongo dira; honekin esan nahi dut umeek ez dutela etxetik ezer ekarri behar.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

DENBORA

 

Ordu eta erdi bat.

 

Errotulagailuak

Folioak

Pintzelak eta akuarela

Margoak

 

bottom of page