top of page

Hona hemen gure balioak!

 

 

 

Gasteizeko Haur Eskola (0-6) publiko bat gara D eredua daukana, non giza baloreetan oinarritzen den konfidantzako hezkuntza hurbila, integrala eta eleaniztasunekoa eskaintzen dugun.

Irakasleen formakuntza konstante batetik abiatutako kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu, non etengabeko hobekuntzarengatik apostu egiten dugun.

 

 

Hona hemen eskola hau aurrera eramateko eta honen bidez transmititu nahi ditugun baloreak:

 

 

-Haur bakoitza bere osotasunean hartzea.

-Haurren garapena eta sormena sustatzea.

-Ume guztiak berdin tratatzea.

-Aniztasuna kontuan hartzea.

-Elkarlanean aritzea.

-Ikaste prozesua haurren interesetatik eta ezagutzetatik eraikitzea.

-Motibazioan oinarritzea.

-Bizitzarako egokiak diren edukiak lantzea.

-Haur guztien ikuspuntuak eta ideiak kontuan hartzea eta errespetatzea.

-Pentsamendu filosofiko eta kritikoa lantzea.

-Ume guztiek komunitate txiki bat sortzea, non guztiek besteen beharra dute.

-Umeek ikastolan gustora sentitzea eta autoestima ona izatea.

-Inklusioa lantzea.

-Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala sustatzea.

-Ingurunearekin harremanetan egotea eta natura errespetatzea.

-Hizkuntza eta komunikazioa garatzea.

 

 

bottom of page