top of page

ERANSKINAK

Animaliak ezagutu:

 

Umeek gai honi buruz zenbat dakiten jakiteko eta gauza berriak ikasteko, hainbat galdera egingo ditugu, ondoren informazioarekin guztion artean mural handia egiteko. Hauek izango dira galderak:

-          Ze animali ezagutzen duzue?

-          Zer motatakoak dira, baserrikoak ala basatiak?

-          Zer jaten dute?

-          Ze animali egon ahal dira etxean eta zeintzuk ez?

-          Ze soinu egiten dute?

-          Nola ibiltzen dira?

-          Zein da zure animali gustokoena?

-          Ze animali gustatuko litzaizuke zure etxean edukitzea?

 

Animaliak margotu:

 

Lehen azaldu dugun moduan, ariketa honetan umeek animaliak margotuko dituzte haiek aukeratutako materialekin. Honako hauek dira margotuko dituzten marrazkiak:

 

Irteera baserrira/ Salburuara/ Donostiko aquariumera:

 

Ondo iruditu zaigu irteera bat egitea baserri batera/ Salburuara/ Donostiko aquariumera, umeek animaliekin eta naturarekin kontaktuan egoteko, baina horretarako gurasoen baimena behar da. Hau da gurasoei bidaliko diegun gutuna:

 

Guraso agurgarriak:

 

Urriaren 5ean/ 8an/ 10ean  Gateizeko “Casa rural Los Huetos”-ko baserri batera/ Salburuako parkera/ Donostiko aquariumera irteera bat prestatu dugu umeek naturarekin kontaktuan egoteko eta animaliak gertutik ezagutzeko.

 

Zenbat ume joango diren jakin behar dugu ahalik eta lasterren, erreserba egiteko. Horretarako, eskertuko dizuegu parte hartuko duzuenei baimena bidaltzea urriaren 5a/ 8a/ 10a baino lehen. (Ekintza honen prezioa 10 euro izango da ume bakoitzeko; 8 euro baserria ezagutzeko eta 2 euro autobusa ordaintzeko).

 

Umeek arropa erosoa eta mendiko zapatilak eramango dute jantzita eta motxilan honako hau eraman beharko dute: aldatzeko arropa, janaria eta edaria. Behar izanez gero, haurren bat gaixotasunen bat badu, behar duten medikamentua eramatea beharrezkoa izango da.

 

Azkenik, eskertuko dizuegu, motxila bakoitzean umeen izena jartzea.

bottom of page