top of page

 

   PAUSUZ PAUSU:

 

  3.1 Itsasoan animaliak bizi direla badakitenez gero, zeintzuk direnen idatzizko zerrenda bat egingo  

      andereñoren laguntzaz.

 

 3.2. Zerrenda egin ostean, uretan bizi ahal izateko zein ezaugarri dituzten bilatuko dira. Horretarako  irakaslearen  laguntzaz galdera batzuk erantzuten saiatuko dir, hala nola: “nola arnasten dute?”, “nola mugitzen  dira?” eta “zer jaten dute?”.

 

  3.3. Bildutako informazio eta hipotesi guztiak poster handi batean bilduko da.

 

   GAITASUNAK:

 

  1.Ikasten eta pentsatzen ikastea.

  3.Komunikatzen ikastea.

  4.Elkarrekin bizitzen ikastea.

  5.Egiten eta ekiten ikastea

   

    

      EDUKIAK:

 

  •  Ekintzaren plangintza sekuentziatua egitea eginkizunak gauzatzean, eta haien ondorioak egiaztatzea.

  •  Eginkizun bererako irtenbide bat baino gehiago bilatzeko interesa, eta ikaskideen proposamenak aintzat hartzea.

  •  Antolakuntzari, konstantziari, arretari, ekimenari eta ahaleginari loturiko ohiturak eta jarrerak garatzen hastea.

  •  Naturako elementuak eta zenbait fenomeno natural aztertzeko interesa izatea. Haien zenbait ezaugarri identifikatzea.

  •  Animaliekiko eta landareekiko jakin-mina eta errespetua izatea eta haiek zaintze.

  •  Elementuak sailkatzea. Multzo batekoa izatea eta ez izatea.

  •  Ezaugarriak (tamaina, kopurua...) eta ezaugarrien mailak (gutxi, asko, txikia, ertaina, handia...) identifikatzea.

  •  Animaliak eta landareak aztertzea, bereiztea eta ezaugarri fisiko eta/edo funtzional jakin batzuen arabera sailkatzea.

  •  Izaki bizidunen zenbait jokabide, funtzio, ezaugarri eta aldaketa identifikatzea.

 

     

        EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

 

  • Ea identifikatzen eta bereizten dituen ingurunean dauden objektu fisikoen zenbait ezaugarri eta berezitasun.

  • Ea loturarik ezartzen duen objektuen ezaugarrien eta haien jokabide fisikoaren artean.

  • Ea identifikatzen eta bereizten dituen izaki bizidunen berezko eginkizun eta jokabide batzuk

  •  

  

 

 

 

 

bottom of page