top of page

PAUSUZ PAUSU: 

7.1 Irakasleak arbearen funtzionamendua azalduko die.

7.2 Guztiok batera irakasleak prestatutako jolasak burutuko dituzte.

 

GAITASUNAK:

 

4.- Elkarrekin bizitzen ikastea.

6.- Egiten eta ekiten ikastea

 

EDUKIAK:

 

 

-Manipulazio-trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea, eta usu baliatzen diren tresnak modu eraginkorrean erabiltzea.

-Jolasen arauak ulertzea eta onartzea. Arauak beharrezkoak direla ohartzea eta arautzen parte hartzea.

-Jarduera horiek gauzatzean, norberaren eta besteen aukerak eta mugak onartzea.

-Jarrera positiboa izatea helduekin eta parekoekin, afektuzko eta enpatiazko harremanak ezartzeko.

-Animalien sailkapena bereiztea.

 

EBALUAZIO ADIERAZLEAK:

 

 

-Ea pertsonen arteko aldeak eta antzekotasunak identifikatzen eta deskribatzen dituen, gorputzaren zenbait ezaugarri eta nolakotasun oinarritzat hartuta.

-Ea beste trebetasun batzuk ere eskuratzen ari den, pixkanaka-pixkanaka.

-Ea ekintza berriak hasteko ekimenik baduen, eta lortutiko aurrerapenekin gozatzen duen.

-Ea jolasetan modu aktiboan parte hartzen duen.

-Ea jolas erraz batzuk zuzentzen dituzten arauak onartzen eta betetzen dituen.

-Ea laguntzazko eta elkarlanerako jarrerarik baduen.

 

bottom of page