top of page

 

 

PAUSUZ PAUSU (ariketen zerrenda kronologikoa)

 

 1.1 Zirkulu batean jarriko gara eserita eta haurrei galdera batzuk egingo zaizkie animaliei buruz, gaia honetan duten interesa ikusteko, arlo honi buruz zenbat dakiten jakiteko eta gauza berriak ikasteko. Galderak honako hauek izango dira: zer animali ezagutzen duten, zer motakoak diren (baserrikoak edo basatiak), zer jaten duten, zein animali egon daitezke etxean eta zeintzuk ez, ze soinu egiten duten, nola ibiltzen diren... Ondoren, guztion artean mural handi bat egingo dugu informazioarekin eta argazkiekin eta klaseko paretan jarriko dugu, egun guztietan ikusteko nahian.

 

GAITASUNAK:

 

  • Ikasten eta pentsatzen ikastea. (2)

  • Komunikatzen ikastea.(3)

  • Egiten eta ekiten ikastea.(6)

 

EDUKIAK:

 

  - Tonua eta jarrera besteen, objektuaren, ekintzaren eta egoeraren         ezaugarrietara egokitzea.

 

  - Ekintzaren plangintza sekuentziatua egitea eginkizunak gauzatzean, eta haien ondorioak egiaztatzea.

 

  - Taldeko eginkizunetan, elkarri eragiten eta lankidetzan aritzeko aldeko jarrera izatea, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea.

 

EBALUAZIO -ADIERAZLEAK:

 

  - Ea laguntzazko eta elkarlanerako jarrerarik duen.

  - Ea laguntzarik eskatzen duen beharrak edo nahiak betetzeko, eta ea hitzik gabeko   baliabideak   erabiltzen     dituen, behar duenean, ingurukoek uler diezaioten.

  - Ea laguntzen duen taldeko jardueretan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

bottom of page