top of page

 

   PAUSUZ PAUSU:

 

  7.1 Gurasoen baimena sortzeko, haurrek gutuna idatziko dute. Bertan zer egingo den eta zer   eraman behar izango duten azalduko da.(Ikaslearen laguntzaz).

  7.2 Irakasleak beste bat idatziko du txangoaren ezaugarriak zehaztuz (ordutegia, baimena…).

  7.3 Autobusa hartuko da baserrira joateko.

  7.4 Baserriran, ekintza desberdinak egingo dira:

 

  •  Txerriak ikusi.

  • Behiak ikusi eta, baserriko begirale batek, behia jetzi egingo du.

  • Esnea irakingo dute eta, nahi dutenek, probatu ahal izango dute.

  • Jatera joango gara.

  • Astoak ikusiko ditugu eta, nahi izanez gero, igo ahal izango dira paseotxo bat ematera.

  • Ardiak ikusiko ditugu eta hor, gazta eta gatzatua nola egiten diren azalduko digute, eta nahi duenak, probatu ahal izango du.

  • Ardien ilea  nola mozten duten ikusiko dugu.

 

  7.5 Etxera bueltatuko dira.

 

   GAITASUNAK:

 

  1.-Arduraz bizitzen ikastea.

  3.-Komunikatzen ikastea.

  4.-Elkarrekin bizitzen ikastea.

  5.-Pertsona gisa garatzen ikastea

 

 

EDUKIAK

 

 

-Ekimena eta gero eta autonomia handiagoa izatea eguneroko bizitzako berezko jarduerak gauzatzen.

-Jarrera positiboa izatea helduekin eta parekoekin, afektuzko eta enpatiazko harremanak ezartzeko.

-Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomoagoan gauzatzea: gorputzaren higienea, elikadura eta atsedena. Jardute horri loturiko eremuak eta objektuak behar bezala erabiltzea.

-Ikusitako animalien ezaugarriak gertuz analizatzea eta behatzea.

-Norberak eta objektuek espazioan duten kokalekua.

-Naturan dauden izaki bizidunak identifikatzea:

-Izaki bizidunetan zenbait jokabide, funtzio, ezaugarri eta aldaketa identifikatzea.Bizi- zikloa, ezagutzen hastea.Izaki bizidunei buruzko usteak adieraztea.

-Naturarekin harremanean dauden jarduerak egiteko interesa izatea.

-Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.

-Hizketaldiak eta elkarrizketak hasteko eta haiei eusteko estrategia egokiak erabiltzea.

 

EBALUAZIO ADIERAZLEAK

 

- Ea ekintza berriak hasteko ekimenik baduen, eta lortutiko aurrerapenekin gozatzen duen.

-Ea gero eta autonomia handiagoa duen osasunari eta ongizateari loturiko ohituretan: elikadura, higienea, atsedena...

-Ea parte hartzen duen ingurunea garbi eta gustuko edukitzeko jardueretan.

-Ea laguntzen duen taldeko jardueretan.

-Ea loturarik ezartzen duen objektuen ezaugarrien eta haien jokabide fisikoaren artean.

-Ohiko eremuetan, ea, nolabaiteko autonomiarekin, ibiltzen den

-Ea identifikatzen eta bereizten dituen izaki bizidunen berezko

eginkizun eta jokabide batzuk.

-Ea identifikatzen dituen izaki bizidunek beren bizi-zikloan izaten dituzten zenbait aldaketa.

-Ea onartzen duen bizikidetzako zenbait arau

ezartzea beharrezkoa dela.

-Komunikazio-egoeretan parte hartzea elkarrizketen bitartez, txanda-

sistemaren bitartez eta harreman sozialeko jolasen bitartez.

-Ea gai den komunikazio-egoeretan gero eta aldi luzeagoetan arretari eusteko.

-Ea erantzun zabalagoak eta egokiagoak ekoizten dituen.

-Ea komunikazio- estrategiarik erabiltzen duen bere beharrak, sentsazioak edo nahiak adierazteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

bottom of page