top of page

ANIMALIAK EZAGUTZEN

Hona hemen gure haurrekin ikasturtean zehar landuko ditugun baliabideak: 

Ipuinen bidez hainbat balio ikasiko dituzte . Adibidez, naturarekin harremanetan egotea, animaliei errespetatzea edo sormena sustatzea.

Horrez gain, jorratuko diren helburuak hurrengoak izango dira:

 

  • Seme-alaben heziketarako ipuinak duen alderdi psikopedagogikoaren garrantziaz jabetzea.

 

  • Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioan ipuinak kontatzeak duen garrantziaz jabetzea.

 

  • Euskaraz ideiak, esperientziak eta sentimenduak adieraztea.

Abesti desberdinen bitartez haurrek animalien izenak eta bakoitzaren ezaugarriak bereizten ikastea lortu nahi da (tamaina, kolore, ilea edo lumak duten...).

 

Abestiak abestu baino lehen, animali guztien marrazkiak margotuko ditugu, bakoitza zein den erraztasunez identifikatzeko.

 

Animaliak ezagutu eta haurren aurre ezagutzak gaiari buruz zeintzuk diren jakiteko, bi ariketa eramango dira aurrera: haien aurrezagutzak zeintzuk diren jakiteko galderak eta animalien ezaugarriak ezagutzeko marrazkiak margotzea.

bottom of page